kronologia
1959
- Ekineko militanteek
Euskadi Ta Askatasuna erakundea sortu zuten.Euskal Herrian ezarritako erregimen
politiko-juridikoaren aurkako borroka abertzalea suspertzeko eta areagotzeko
ekintza-talde gisa antolatu zen. Urtearen azken aldera, hiru lehergailu ipini
zituzten eraikin ofizialen kontra.
- Hainbat emakume
atxilotu zituzten Bilbon kristau-ikasbidea euskaraz erakusteagatik eta frantziskotarren
katekesia itxi zuten.
- Iruñeko
Herri Irratia, Bilboko Herri Irratia eta Arrate Irratia sortu ziren.
- Balendin Enbeita,
Jon Enbeita, Jon Lopategi eta beste hainbatek Garriko lehen bertsolari-eskola
sortu zuten.
- Karmelo Alonso
Bernaola musikari eta konpositore otxandiotarrak Erromako nazioarteko saria
irabazi zuen.
- Euskal Museoak
antolatutako pedagogi jardunaldi batetik abiatuta, Ikas elkartea sortu zen
Baionan. Euskarazko irakaskuntzaren aldeko ekimenak eragitea eta euskal kulturaren
ezagutza eskoletan bultzatzea zuen xede nagusia. Elkartearen sortzaileen artean
Louis Dassance, Piarres Lafitte eta Mixel Labegerie zeuden.
- Antonio Bilbao
idazle bizkaitarrak Bedoñako ohorezko saria irabazi zuen "Izar ta odei"
olerkiari esker.
- Anjel Irigaraik
"Literatur eskuararen inguruan" lana plazaratu zuen. Argitaratu ziren, gainera:
-
Juan San Martinen "Jose Antonio Mogel, bere bizitza ta lanak".
-
Gabriel Arestiren "Maldan behera" poema-bilduma.
-
Txillardegik "Peru Leartzako" nobela.
-
Manuel Ziarsoro Abeletxeren "Bertsolari sariketa" eta "Gogozar berbizkunde
goizian" antzerki-lanak.
- Hil ziren:
-
Gregorio Beorlegi aktorea, Donostian. 1915etik 1936ra bitartean izen handiko
antzerkigile gehientsuenen obretan parte hartu zuen.
-
Anakleto Ortueta historialari eta politikari bizkaitarra. EAJko diputatua
izan zen 1918an eta 36ko Gerra Zibilean barne-poliziako buru. A. de Maortua
ezizenez sinatzen zituen bere idatziak. Historia-lanak gaztelaniaz idatzi
zituen.
Gure Mendea