kronologia
1958
- Gillermo Epherre
idazle zuberotarrak Pierre Lhandek Euskaltzaindian utzitako aulkia hartu zuen.
- Txillidak bere
obra erakutsi zuen New Yorken.
- Auñamendi
argitaletxea sortu zen Donostian.

- Arantzazuko
frantziskotarrek Goiz-Argi aldizkaria sortu zuten. Gipuzkeraz idatzia,
hasieran Arantzazu hilabetekariaren nekazarientzako eranskin gisa plazaratu
zen. 1960an informazio orokorreko aldizkari autonomo bihurtu zen.
- Bizkaiko Foru-Aldundiak
60.000 pezeta eman zituen euskarazko Biblia argitaratzeko.
- Pierre Bordazarre
Etxahun-Iruri-k "Bereterretx" pastorala idatzi zuen.
- Agustin Anabitartek
"Poli" plazaratu zuen. Argitaratu ziren, gainera:
-
Luis Jauregi Jautarkol idazle errenteriarraren "Xenpelar bertsolaria"
liburua.
-
Joxe Zapirain bertsolariaren "Ene bizitzako bertso batzuek".
-
Salbatore Mitxelenaren "Unamuno ta Abendats. Bilbotar filosofuaren eta Euskal-Animaren
jokoerei antzemate batzuk" saiakera.
-
Eusebio Erkiagaren "Arranegi" eleberria.
-
Luis Jauregiren "Ipuiak" ipuin-bilduma.
-
Jon Etxaideren "Purra! Purra!".
-
Mayi Elizagarairen "Ameriketako Osaba" antzerkia.
- Justo Maria
Mokoroak Arturo Campionen "Erraondo-ko azken Danbolinteroa" itzuli zuen eta
Plazido Mujikak Stevensonen "Noni eta Mani".
- Hil ziren:
-
Jose Benito Bikandi pintore eta zeramikagile ondarrutarra, Buenos Airesen.
-
Jules Moulier Oxobi apaiz
euskaltzale eta idazle handia, Hiriburun.

1958,
Donostia - Etorkinak eta Euskal Herria

1958ko hemeroteka

1958ko
iragarkiak
Gure Mendea