kronologia
1957
- Ikastola sortu
zen Bilbon.
- 36ko Gerraz
geroztik estreinakoz, Iruñeko kaleetan Olentzero ikusi ahal izan zen
Gabonetan.
- Pedro Diez
de Ulzurrun euskararen erabilera sustatzeko sortutako saileko zuzendari izendatu
zuen Nafarroako Diputazioak.
- Orixe euskaltzain
oso hautatu zuten.
- Jose Zinkunegik
"Zigor" operaren libretoa idatzi zuen.
- Klaudio Sagarzazuk
"Intza begietan" poema-bilduma argitaratu zuen eta Anjel Irigarai Apat-Etxebarne-k
"Euskalerriko ipuinak" bilduma.
- Hil ziren:
-
Julian Tellaetxe pintorea, Liman.
- Pierre Lhande idazle lapurtarra.
-
Obdulio Lopez de Uralde artista
arabarra.
-
Jazinto Olabe pintorea. Erretratuak eta herri-giroko jaiak pintatu zituen
batez ere.
-
Joan Bautista Gesalaga Zaldubi bertsolaria. Bere bat-bateko bertso
eta bertso-paper asko eta asko Antonio Zabalak bildu eta argitaratu zituen
hamar urte beranduago, "Zarautz'ko Zaldubi bertsolaria" izenburupean.
-
Prantzeska Belaustegi idazlea. Tabira ezizenez, garaiko euskal aldizkarietan
esku hartu eta irakurgai laburrak idatzi zituen bizkaieraz. Esate baterako,
"Zugatza" 1930ean edo "Gaizkame" 1925ean.
-
Higinio Basterra eskultore bilbotarra. Loiolako San Inazioren estatua eta
Gernikako Juntetxeko palankaria ditu bere obrarik aipagarrienak.

1957,
Ferrol - Leturiaren Egunkari Ezkutua
1957ko hemeroteka

1957ko
iragarkiak
Gure Mendea