kronologia
1956
- Munduko Euskal
Kongresua antolatu zuten Parisen.
- Euskaltzaindiak
Espainiako Gerra Zibilaren osteko lehen kongresu irekia antolatu zuen Arantzazun.

- Euskal Herriko
Txistularien Elkarteak guda osteko lehen agerraldia egin zuen.
- Telesforo Monzonek
"Zurgin zaharra" bere lehen antzerki-lana plazaratu zuen.
- Arantzazuko
Teologiako ikasle frantziskotarrek Jakin aldizkari-argitaldaria sortu
zuten.
- Mikel Laboak
jendaurreko lehen saioa eskaini zuen Iruñeko Gaiarre Antzokian.
- Euskaltzaindiak
Arantzazuko Euskal Sariketa antolatu zuen. Poesia sailean Bitoriano Gandiagak
eraman zuen lehenengo saria eta Fernando Artola Bordarik bigarrena.
Artikuluei zegokienez, Estanislao Urruzola eta Sabin Berasaluze izan ziren
irabazleak eta antzerkikoak, Nemesio Etxaniz eta Anastasio Albisu. Ipuin-sariketan
Felix Bilbaok irabazi zuen "Ipuin barreka"-ri esker.
- Julio Urkijo
sariketari dagokionez, Manuel Ziarsoro Abeletxe idazleak irabazi zuen
"Eguberri-aizeak" Barrutiaren "Gabonetako ikuskizuna" antzerkiaren moldaketari
esker.
- Segura Irratia
sortu zen.
- Hil ziren:
-
Bonifazio Etxegarai jurista, idazle
eta euskaltzaina.
- Aita Donostia konpositore eta
musika-ikerlea.
-
Antonio Gezala pintore bilbotarra,
Euskal Artisten Elkarteko sortzaileetarikoa.
-
Nemesio Otaño musikaria.
-
Joakin Eugenio Perez de Senosiain idazle kaputxinoa.
-
Aita Buenabentura Oieregi kaputxinoa, Zeruko Argia-ko zuzendari izandakoa
eta Artzai Deya aldizkariaren sortzaile eta arduraduna.
Gure Mendea