kronologia
1954
- Espainiako
Informazio eta Turismo Ministerioak euskaraz irradiatzea debekatu zion Loiolako
Herri Irratiari.
- Aljeriako Independentzi
Gerra piztu zen. 1962ra bitartean, Frantzia defendatzera joan behar izan zuten
milaka euskaldun hil ziren.
- Azaroaren 3an
Euskal Filologiako Julio Urkijo Seminarioa inauguratu zuen Gipuzkoako Diputazioak.
- 36ko Gerraren
ondorioz isildutako Zeruko Argia aldizkariak berragerpena egin zuen
Oieregiren zuzendaritzapean.
- Jose Antonio
Arkotxa idazle mutrikuarrak "antzerki ikasketa berezia" plazaratu zuen.
- Antonio Arrue
idazle eta politikaria eta Jose Maria Lojendio abokatua euskaltzain oso izendatu
zituzten.
- Bitoriano Gandiagak
bere lehen saria irabazi zuen Zarautzen, "Begion Lore" poesiari esker.
- Felix Beristain
pintore kostunbristak bere lanen lehen erakustaldia egin zuen Eibarren.
- Aita Santi
Onaindiak "Milla Euskal Olerki Eder" bilduma, euskal poesiaren antologia plazaratu
zuen.
Gure Mendea