kronologia
1953
- Gipuzkoako
Foru Aldundiak Euskal Filologiako Julio Urkijo Mintegia sortu zuen euskararen
azterketa eta erabilera literarioa bultzatzeko. Koldo Mitxelena izan zen lehen
zuzendaria.
- ABAO Bilboko
Operazaleen Elkartea sortu zen.
- Joakin Atxukarro
bilbotarrak Liverpool-eko Nazioarteko Piano Lehiaketa irabazi zuen.
- Nazioarteko
Zinemaren Astearen lehen edizioa inauguratu zuten Donostian irailaren 21ean.
- Pierre Betelu
kultur eragile lapurtarrak Oldarra dantza-taldea utzi eta Miarritzeko Bi-Harri
taldea sortu zuen.
- Eduardo Txillida
eskultoreak "Haizearen Orrazia" burdinazko eskultura sortu zuen.
- 1936an isildu
behar izan ostean, Euskaltzaindiak berriro ekin zion Euskera argitaratzeari.

- Imanol Berriatua
idazle eta erlijioso bizkaitarrak Anaitasuna aldizkaria sortu zuen.
- Pierre Bordazarre
Etxahun-Iruri-k "Etxahun" pastorala idatzi zuen.
- Joan Basurkok
"Ibilkari bikain bat: Don Sebe Peña Albisu" idatzi zuen.
- Txomin Peillenek
"Gauaz ibiltzen dana" lanari esker Euskaltzaindiaren Txomin Agirre saria lortu
zuen.
- Hil ziren:
-
Rosa Bustintza Mañariko Errose idazlea.
-
Marie Garai pintore eta Benito Barrueta pintoreak.
-
Jesus Garcia Leoz Erriberrin sortutako konpositorea.
-
Jean Larrasket abadea, Eskiulan. Bere euskal fonetikaren eta zubereraren azterketa
linguistikoak RIEVen argitaratu zituen 1927tik 1939ra bitartean.
-
Albert Leon idazle eta euskaltzalea, Bordelen. Zuberoako antzerkiari eta Euskal
Herriari buruzko liburuak idatzi zituen frantsesez.
-
Rikardo Bastida arkitekto bilbotarra.
Gure Mendea