kronologia
1952
- Telesforo Monzonek
Eusko Jaurlaritzako kontseilaritzatik dimititu zuen.
- Bilboko ikasle-talde
batek (Txillardegi, Julen Madariaga eta Jose Benito del Valle tarteko) Ekin
talde politiko abertzale klandestinoa sortu zuen. Kideen heziketa (euskal
historia eta kultura, euskara) eta euskal erresistentziaren informazioa biltzea
zuen helburu, baina laister ekintza politikora zabaldu zuen bere xedea eta
mugimendu politiko gisa beste hirietara ere hedatu zen. 1955ean, EAJk bultzatuta,
EGIkoekin elkartu eta Euzko Gaztedi sortu zuten, baina batasunak ez zuen luze
iraun. Ekinetik zetozen militanteek ez zuen alderdiaren kontrola onartzen
eta tirabira askoren ostean, 1958an, Euzko Gaztedi utzi eta Euskadi Ta Askatasuna
talde politiko berria eratu zuten.
- Inazio Maria
Etxaide euskaltzainburu izendatu zuten.
- Iratzederrek
"Herri-mina" poema idatzi zuen eta Emeterio Arresek "Olerki berritze" argitaratu
zuen.
- Itxaropena
Argitalpenak-ek "Kulixka sorta" bilduma sortu zuen.
- Hil ziren:
-
Dugen Egileor tenorea, Buenos
Airesen.
- Juan Antonio Irazusta tolosarra, Liman. Antzerti aldizkariaren sorreran
esku hartu eta bertako zuzendari izendatu zuten 1932an. "Joanixio" eta "Bizia
garratza da" nobelak argitaratu zituen Buenos Airesen.
- Carlito Oyarzun aktore lapurtarra.
- Elias Salaberria pintorea.
Gure Mendea