kronologia
1951
- Bizkaiko eta
Gipuzkoako greben ondorioz, 2.000 lagunetik gora atxilotu zituzten.
- Pedro Basaldua
(Jose Antonio Agirre lehendakariaren idazkari eta Euzko Jaurlaritzako ordezkaria
Argentinan) Euzko Deya-ko zuzendari izendatu zuten Parisen.
- Goizaldi dantza-taldea
sortu zen, Candido Pujana Donostiako Udalaren dantza-eskolako zuzendariaren
agindupean.

- Karmeldarrek
"Karmen'go Ama'ren egutegia" argitaratzen hasi ziren "Karmen'go Argia" aldizkariak
utzitako hutsunea betetzearren. 1957an egutegia utzi eta aldizkariari heldu
zioten berriro.
- Luis Villasante
euskaltzain oso izendatu zuten.
- Nafarroako
Diputazioak, 36ko gerraren ondorioz utzi behar izan zituen euskarazko eskolei
heldu zien berriro.
- Jean Saint-Pierre
idazlea hil zen.
Gure Mendea