kronologia
1950
- Espainiako
Gerra Zibilaren ondoko urteetan eta bereziki euskaltzain asko erbesteratzearen
eraginez Euskaltzaindia erabat motelduta geratu zen, baina, Federiko Krutwig-en
ekimenez batez ere, 50. hamarkadaren hasieran euskararen akademia suspertzen
hasi zen berriro. Akademiak antolatutako bertsolari-jaialdiak eta txapelketak
ditugu berpizte horren adibide.

- Euskal nazionalista
atzerriratuek, Jokin Zaitegiren ekimenez, Euzko-Gogoa iritzi eta literatur
aldizkaria sortu zuten Guatemalan. 1956 urteaz geroztik Miarritzen finkatu
eta euskal gaien inguruko artikuluak kaleratu zituen. 1959an desagertu zen.
- Boletín
del Instituto Americano de Estudios Vascos kultur aldizkaria sortu zuten
Buenos Airesen.
- Bigarren Mundu-Gerra
zela-eta isildu behar izan ostean, Gure Herria aldizkaria berriro plazaratu
zen Baionan.

- Juan Antonio
Irazusta idazle tolosarrak "Bizia garratza da" nobela argitaratu zuen Buenos
Airesen.
- Xaxixiloaga
Arbailletako oihaneko haitzuloa aurkitu zuten.
- Resurreccion
Maria Azkue idazle, hizkuntzalari eta folklore-ikertzailea eta Julio
Urkijo idazle eta kultur eragile bizkaitarra hil ziren.
1950,
Zarautz - Euskaldunak
Gure Mendea