kronologia
1949
- Barón
de Benasque Gipuzkoako Gobernadore Zibilak Olentzero debekatu zuen Donostian.
- Basarrik bertsoz
moldaturiko "Atano III, bere bizitza bertsotan" biografia plazaratu zuen.
- Jose Manuel
Estonba erlijiosoak "Izartxo" nobela argitaratu zuen.
- Rene Mathieu
Lafon hizkuntzalaria, Juan Migel Seminario de Rojas kazetari nafarra eta Manuel
Lekuona euskaltzain oso hautatu zituzten.

- Aranzadi elkarteak
Munibe aldizkaria sortu zen. Hasiera batean Boletín de la
Real Sociedad Vascongada de Amigos del País aldizkariaren eranskina
zen.

- Salbatore Mitxelenak
"Arantzazu. Euskal sinismenaren poema" liburua argitaratu zuen.
- Hil ziren:
–
Andres Arzelus Luzear idazle, kazetari eta irrati-esataria,
Baionan.
–
Fermin Irigarai Larreko
idazle nafarra, Iruñean. Lan esanguratsuenetarikoa Nafarroako esaerak
eta leku-izenak jasotzen dituen "Naparreko erranerak" liburua dugu.
–
Manuel Losada pintore bizkaitarra.
Gure Mendea