kronologia
1948
- Erbestean zegoen
Eusko Jaurlaritzak bilkura egin zuen maiatzaren 19an. Besteak beste, Euskadiko
Alderdi Komunista gobernutik kanporatzea erabaki zuten.
- Jose Eizagirrek
"Ekaizpean" nobela argitaratu zuen Buenos Airesen.
- Bordeleko Unibertsitatean
Euskal Hizkuntza eta Literaturaren katedra sortu zuten. Rene Mathieu Lafon
hizkuntzalaria izendatu zuten katedra-titular.
- Eusko Ikasle
Alkartasunak bere bigarren kongresua antolatu zuen Donibane-Lohizunen.
- Bera-Mendizabalek
euskara-gaztelania hiztegia plazaratu zuen.

- Eusko Ikaskuntzaren
VII. Biltzarra egin zen Miarritzen. Zazpigarren bilkura hau Lizarran egitekoak
ziren 1936ko irailean baina gerra zela-eta ezinezko bihurtu zen. Kongresuaren
karira, jendaurreko ekitaldiak ere antolatu ziren, esate baterako kantu txapelketak,
dantzariak, palankariak, aizkolariak. Baionan, Pierre Lotiren "Ramuntxo" obra
taularatu zuten.
Gure Mendea