kronologia
1947
- Enrike Albizu
pintoreak Gipuzkoako artista berrien lehen saria irabazi zuen.
- Euzko Jaurlaritzak
greba orokorrerako deia egin zuen Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan. Bestalde,
OPE (Oficina de Prensa de Euzkadi) prentsa-bulegoak OPE buletina argitaratu
zuen Euskal Herrian eta erbesteko euskaldunen artean sortzen ziren berriak
zabaltzeko. Gaztelaniaz idatzita zegoen.


- Gernika Bazkuna
Eusko-Jakintza kultur aldizkaria argitaratzen hasi zen Baionan. Jose
Migel Barandiaranek zuzendu zuen lehen urteetan eta euskaraz, gaztelaniaz
eta frantsesez idatzi zuten.
- 1936tik isilik
egon ostean, Gasteizen sortutako Eusko-Folklore etnologiako urtekaria
berriz argitaratzen hasi ziren Baionan.
- Arantzazuko
frantziskotarrek Jose Antonio Garateren ekimenez, Arantzazuko Andre Mariaren
Egutegia sortu zuten.
- Aranzadi Zientzi
Elkartea sortu zen Donostian.
- Antonio Labaienek
"Escenas Papeleras" Tolosako eta inguruko paper fabrikei buruzko liburua argitaratu
zuen. Guardia Zibilak edizio osoa erretiratu zuen, erbestean zegoen Ixaka
Lopez Mendizabal idazle eta inprentari tolosarraren izena aipatzeagatik.
- Iratzederrek
"Tontoteiko hiru semeak" antzerkia-lana idatzi zuen.
- Telesforo Monzonek
"Gudarien egiñak" poema-liburua argitaratu zuen. Donibane-Lohizunera
etorrita, "Gernika askatasunaren bidean" hitzaldia eman zuen.
- Aldizkarietan
euskara erabiltzea debekatu zuen Espainiako Gobernuak.
- Federiko Krutwig
euskaltzain oso izendatu zuten. Orduan harrigarria bazen ere, sarrera-hitzaldia
euskaraz irakurri zuen.
- Rodrigo Santiago
konpositore eta orkestra-zuzendari bizkaitarrak "Concierto vasco" obra sortu
zuen.
- Hil ziren:
–
Manuel Arriandiaga euskararen garbizaletasunaren defendatzaile sutsua.
–
Georges Lacombe idazle, hizkuntzalari
eta euskaltzalea, Parisen.
–
Nikolas Mujika pintorea. Paisajista gisa nabarmendu zen.
- Federiko Belaustegigoitia euskaltzale
sutsu eta kultur eragile laudiotarra.
Gure Mendea