kronologia
1946
- NBEk Francoren
gobernuaren erregimena kondenatu ondoren, Euzko Jaurlaritzak nazioarteko laguntza
zuelakoan, Hego Euskal Herria militarki berreskuratzeko plana egin zuen.
- Joseba Elosegi
atxilotu egin zuten Donostiako Artzain Onaren Katedralean ikurrina jartzeagatik.
- Iratzederrek
"Zeru-menditik" poema idatzi zuen.
- Juan Antonio
Irazusta idazle tolosarrak "Joanixio" nobela argitaratu zuen Buenos Airesen.
- Ikuska aldizkaria
sortu zen Saran.
- Erbestean zeuden
euskaldunek Euskadi deituriko irratia jarri zuten martxan.
Gure Mendea