kronologia
1945
- Francoren hirugarren
gobernua "Autarkiaren Gobernua" deiturikoa osatu zuten uztailaren 18an.
- Martxoaren
31n euskal alderdi eta sindikatuek Euzko Jaurlaritzaren aldeko ituna sinatu
zuten Baionan.
- Bilboko Arte
Ederretako eta Arte Modernoaren Museoa sortu zen, Arte Ederretako eta Arte
Modernoaren museoak egoitza berean bildu zirenean. XIX. eta XX. mendeko euskal
eskola artistikoaren bildumarik aberatsena dago bertan: (Arteta, Barroeta,
Zuloaga...).

- Isilaldi baten
ostean, Euzko Deya Eusko Jaurlaritzaren organoa argitaratzen hasi ziren
gaztelaniaz, euskaraz, frantsesez eta ingelesez. Argitalpen honen bertsioak
ere argitaratu ziren. Esate baterako, Londresen, 1938an "The Voice of the
Basques. English edition of 'Euzko Deya'" izenburupean edota Euzko Deya
- La Voz de los Vascos en América izenburupean Buenos Airesen eta
Mexikon.

- Galizia, Katalunia
eta Euskal Herriko nazionalistek sortutako Galeuzca elkarteak izen bereko
aldizkaria plazaratu zuen Buenos Airesen.
- Espainiako
Itsas Legedi berriak honakoa agindu zuen, besteak beste: «Queda terminantemente
prohibida toda designación de buques que no esté en castellano,
que es el idioma oficial, símbolo de la unidad de la nación»
Hezkuntza lege berriak, zazpigarren artikuluan zioenez, «la lengua
española, vehículo fundamental de la comunidad hispánica,
será obligatoria y objeto de culto especial, como imprescindible instrumento
de expresión y formación humana, en toda la educación
primaria nacional».
- Iratzeder beneditarrak
"Jakes" epopeia idatzi zuen.

- Telesforo Monzonek
"Urrundik" poema-liburua argitaratu zuen Mexikon.
- Boletín
de la Real Sociedad Bascongada de Amigos del País sortu zen Donostian.
- Joakin Larregla
konpositorea, Telesforo Aranzadi
antropologoa eta Ignacio Zuloaga
pintorea hil ziren.

Gure Mendea