kronologia
1944

- Eskualduna
aldizkari eskuindar eta elizkoia argitaratzea debekatu zuten, Bigarren Mundu-Gerran
alemanen aldeko jarrera hartzeagatik. Eskualduna Louis Etxeberri diputatuak
sortu zuen Baionan 1887an, Le Reveil Basque Pauen argitaratzen zen
aldizkari elebidun, errepublikazale eta laikoari aurre egiteko. Le Reveil
Basque 1894an desagertu zen eta Eskualduna izigarri indartu: Jean
Hiriart-Urrutiren zuzendaritzapean, Ipar Euskal Herriko literatur lan ugari
argitaratu ziren bertan. Eskualduna itxi eta denbora gutxira, alemaniarrak
Ipar euskal Herritik erretiratu egin ziren.
- Bernard Etxeberri
Milafrangako erretorea, Louis Dassance Uztaritzeko auzapeza, Leon Leon Uztaritzeko
erretorea, Oxobi eta Piarres Lafittek Herria aldizkaria sortu zuten
Baionan. Eskualduna aldizkari itxi berriaren hutsunea betetzera heldu
zen.

- EAJk eta gudari
izandakoek Euzko Naia erakundea sortu zuten klandestinitatean.
- Joan Garmendia
Kortadik Frankoren diktadura garaian euskaltzaleen biltokia izango zen Begoña
liburudenda zabaldu zuen Donostian.
- Joan Thalamas
etnologoak Gernika kultur aldizkaria sortu zuen.

Gure Mendea