kronologia
1940
- Ekainaren hondarrean
sinatutako Bigarren Mundu Gerrako armistizioak bitan zatitu zuen Ipar Euskal
Herria: Lapurdi eta Nafarroa Beherea armada alemaniarraren menpe geratu ziren
eta Zuberoa Vichyko gobernuaren agindupeko "Frantzia librearen" eremuan.
- Bianako Printzea
Instituzioa sortu zuen Nafarroako Diputazioak, ordura arteko Monumentuen Batzordeak
hasitako lanari segida emateko. Nafarroako ondare artistikoa eta kulturala
zaindu eta berritzea du helburu. 1966tik 1983ra bitartean Bianako Printzea
izeneko hiruhilabetekari kulturala plazaratu zuen euskararen sustapenerako.
- Espainiako
Industri Ministerioak gaztelania ez beste hizkuntzak erabiltzea debekatu zuen.
Aurrerantzean ezingo zen izen komertzialik ipini euskaraz, ezta markarik edo
errotulurik ere.
- Hil ziren:
-
Teodoro Dublang pintore gasteiztarra.
-
Francisco Durrio eskultore, zilargin eta zeramikagilea.
- Aurelio Arteta pintorea.
1940,
Mexiko Barruti Federala - Arteta hil da
Gure Mendea