kronologia
1939

- Bigarren Mundu-Gerra
hasi zen irailaren lehenean.
- Francoren bigarren
gobernua osatu zen abuztuaren 9an. «Gobierno de la neutralidad y la no
beligerancia» deitu zioten.
- Frankistek
Katalunia hartu zutelarik, Eusko Jaurlaritzak Parisen jarri zuen egoitza.
Alemaniarrek Frantzia okupatu eta lehendakaria desagertu zenean, Irujo kontseilariak
Euzkadiko Batzar Nagusia eratu zuen Londresen, Jaurlaritza agintea berriro
hartzeko gauza izan zen arte, Amerikan.
- Jesus Aranbarri
konpositoreak Bilboko Udal Orkestra sortu zuen. "8 canciones vascas" eta "Gabon
Zar Sorgiñak" dira bere sorkuntza-lan aipagarrienak.
- Hil ziren:
-
Victor Dubarat historialari baionarra. Ipar Euskal Herriari eta Biarnori buruzko
lanak idatzi zituen frantsesez.
- Alberto Palacio arkitektoa, Areetan.
- Joxe Zubimendi idazlea, Kanbon.
El Pueblo Vasco egunkariko euskal atala zuzendu zuen eta poesi eta
prosa lanak idatzi zituen. Esate baterako, "Lenengo bertsolari eguna" liburua.
Gure Mendea