kronologia
1938
- Espainiako
gobernuaren aginduz, haurrei euskarazko izenak ipintzea galarazi egin zuten
eta gaztelania ez diren hizkuntzak baztertu egin zituzten erregistro zibiletatik.
Halaber, apaizek euskarazko predikurik ezin izango zuten egin aurrerantzean:
«En las iglesias no debe permitirse la predicación en vascuence
y solamente si a su juicio (komandante militarrari) considera que la
mayoría de los feligreses y asistentes a aquellas desconocen el idioma
español, pueden autorizarse diez minutos de plática en vascuence,
en que se resuma lo anteriormente expuesto y predicado en nuestro idioma».
Hitz bitan, euskara arlo publiko guztietan zegoen gogorki zigortua.
- Francok heriotza-zigorra
ezarri zuen uztailaren 5ean.
- Gillermo Garmendia
Aiestarani 100 pezetako isuna ezarri zioten tranbian euskaraz mintzatu zelako.
Unidad egunkariak argitaratu zuenez, «ordena publikoa aztoratu
zuen».
- El Correo
Español - El Pueblo Vasco egunkari kontserbadorea sortu zen Bilbon.
- Rogelio Gordon
pintore, grabatzaile eta argazkilaria hil zen Donostian.

1938, Brusela, Habana - Euskal Enbaxadak munduan barrena
1938ko hemeroteka
Gure Mendea