kronologia
1934
- Grazien Adema
(1828-1907) eta Jean Barbier (1875-1931) euskaltzaleen bizitzari buruzkoak
argitaratu zituen Piarres Lafittek eta Euskaltzaleak elkarteak Arturo Campionen
"Narraciones vascas". Plazaratu ziren, gainera:
-
Arturo Campionen "Blancos y negros", eskoletan euskarak pairaturiko zapalketa
salatzen duen nobela.
-
"El libro de Oro de la Patria", GBBren eskutik.
-
Jose Migel Barandiaranen "El hombre primitivo en el País Vasco".
-
Aita M. Zabalaren "Eusko Alegiak".
-
Arrigarairen "Euskel Irakaspidea", Ataundar Bonifazio aita kaputxinoak berritu
eta osatutako edizioa.
-
Leon Leonen "Proverbes Basques et vie spirituelle".
-
"Euskal-Abestiak", Euskeraren Adiskideak elkartearen eskutik.
-
Mayi Ariztiaren "Amattoren uzta" ipuin-bilduma.
-
Gaetan Bernoville-ren "Le Pays des Basques" turistentzako liburua.
-
Sebero Altuberen "La vida del Euskera".
-
Aita Olazaran Lizarrakoaren "Ingurutxo, Danza vasca popular de Leiza".
-
Manuel Lekuonaren "La poesía popular vasca".
-
Pierre Apestegiren "Coeurs Basques", Parisen.
-
Katalina Eleizegiren "Yatsu", Nafarroako konkistan oinarritutako antzerki
historikoa.
-
Euskaltzaleak elkartearen ekimenez, Xabier Lizardiren "Umezurtz olerkiak"
poema bilduma, "Ezkondu ezin zitekeen mutila" antzerki-lana, "Itz-lauz" eta
"Izar eta laino" saiakera.
-
Jokin Zaitegiren "Tori nire edontzia"
- Euskal Ordua
aldizkaria sortu zen Uruguain. Hango eta Euskal Herriko mugimendu euskaltzalearen
berri ematea zuen helburu.
- Lehen Eusko
Antzerti Eguna antolatu zen Donostiako San Telmo elizan.

- Piarres Lafitteren
ekimenez, Aintzina politika eta kultur alorreko hilabetekaria sortu
zen.
- Joan Inazio
Uranga antzerkigilea eta Pablo Uranga
pintore arabarra hil ziren.

1934, Mugan - Bidaiari sentimentalak | 1934,
Getaria - Idiakez afera: euskara auzitan

1934ko hemeroteka
Gure Mendea