kronologia
1933
- Madrilgo Gorteerarako
hauteskundeak, azaroaren 9an. Araba, Bizkaian eta Gipuzkoan EAJ nagusitu zen.
- Euskaltzaleak
elkarteak Yakintza aldizkari kultural elebiduna sortu zuen Donostian.

- Bernardo Estornes
Lasak idatzitako "Historia del País Vasco" liburua plazaratu zuen Editorial
Vasca argitaletxeak.
- Nazionalista
galiziar, katalan eta euskaldunek Galeuzca sortu zuten.
- Argitaratu
ziren liburuak:
-
Antonio Maria Labaienen "Euskel Antzertia'ren Edestirako Apurrak" euskal antzerkiaren
historiari buruz berak emandako hitzaldi batean oinarrituriko lana.
-
Leon Leon lapurtarraren "Haurrak azken hitza bere!" antzerki-lana.
-
Orixeren "Lizardiren azken olerkiak".
-
Joan Thalamas etnologoaren "Euskaldun ospetsu batzuen erakaspenak".
-
P.M. Urruzunoren "Ipuiak".
-
Justo Garateren "G. de Humboldt. Estudio de sus trabajos sobre Vasconia".
-
Manuel Lekuonaren "Gabon kantak" bilduma.
- ELA sindikatu
kristau-abertzaleak Manuel Robles-Arangiz hautatu zuten lehendakari.
- Polikarpo Larrañaga
apaizak Euzko Nekazarien Bazkuna sindikatu abertzalea sortu zuen Gipuzkoan.
Elkartearen hiru oinarriak katolizismoa, euskalduntasuna eta legearen barnean
jokatzea ziren eta EAJk nekazaritza-politikaz zuen irizpideari lotu zitzaion.
Bizkaian Euzko Nekazarien Alkartasuna izena hartu zuen.
- Joakin
Arana Loramendi eta Xabier
Lizardi poetak zendu ziren.
1933, Bilbo - Arriaga berandu dator bere omenaldira
1933ko hemeroteka
Gure Mendea