kronologia
1932
- Antzerti
literatur aldizkaria sortu zen Tolosan. Lopez Mendizabal argitaletxeak plazaratu
zuen eta hilero Antonio Maria Labaienen zuzendaritzapean antzerkigile zahar
eta berrien obrak biltzen zituen.

- Baionako Lasserre
et Le Livre argitaletxeak Piarres Lafitteren "Ithurralden kantuak" argitaratu
zuen.
- Xabier Lizardik
"Biotz-Begietan" poema-bilduma plazaratu zuen.
- Jose Migel
Barandiaranek Bizkaiko aztarnarik zaharrenak aurkitu zituen Dimako Axlor haitzuloan:
Erdi-Paleoli-toko eta Moustier aldiko hezur landuak, animaliak harrapatzeko
tresneria eta hezur-hondakinak, besteak beste.
- Ekainaren 19an
Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroako udalen ordezkariak Iruñean
bildu ziren "Estatuto Vasco Navarro" delakoari buruz erabakitzeko. Ordura
arte Hego Euskal Herrirako estatutu bakarraren alde agertu izan bazen ere,
egun hartan Nafarroak kontrako hautua egin zuen, Emilio Azarola diputatuaren
«Nafarroa bakarra» leloari jarraiki, eta estatutu-prozesutik kanpo geratu
zen.
- Emakume Abertzale
Batzak Juventud Vasca-rekin batera Euzko Irakasle Batza eta Euzko Ikastola
Batza sortu zituen. Azken elkarte honek urte hartan bertan "Zenbakiztija"
aritmetika ikasteko metodoa argitaratu zuen Bilbon.

- Anizeto Zugastik
"Mendi mendian" poemak argitaratu zituen eta Agustin Anabitartek "Donostia"
nobela.
- Euskaltzaleak
elkarteak Hernanin antolatutako III Euskal Olerti-Jaietako sariketa Loramendik
irabazi zuen, "Barruntza-Leyoan"
poemari esker.
- EAJk Lehen
Aberri Eguna antolatu zuen Bilbon, alderdiaren 50. urteurrena ospatzeko.

- Luis Arana
Goirik Bizkai Buru Batzarreko lehendakaritza-kargutik dimititu egin zuen.
Euskaldunek espainolen arteko gerran esku hartzerik ez zuen ametitu eta estatutuaren
aldeko gestioa ere ez zitzaion egokia iruditu.
- Jose Mardones
kantari liriko arabarra hil zen.

1932, Madril - Olerkari bat Legebiltzarrean | 1932,
Donostia - Ezkioko agerpenak pantailan

1932ko
iragarkiak
Gure Mendea