kronologia
1931
- Esteban
Urkiaga Lauaxetak "Bide Barrijak" olerki-bilduma
plazaratu zuen.
- El
Pueblo Vasco
egunkari donostiarrak "Euskal Eresi ta Izkuntzaren Alde"
izeneko orrialdea zabaldu zuen, euskaraz, astero.
- Euskaltzaleak
elkarteak "Poesias Vascas" liburua plazaratu zuen.
Besteak beste, Lizardi, Kortajarena, Zubimendi, Lekuona, Tapia,
Mujika, Jauregi eta Anabitarteren poesia-lanak bildu ziren bertan.
- Piarres
Lafittek "Eskualdunen Loretegia 1545-1800" literatur
antologia plazaratu zuen.
- Juan
Bautista Eguzkitzak eraman zuen Kirikiño Kazetaritza Saria,
"Emakume Euskotarrak" artikulua zela medio.
- Guridiren
"Diez melodías vascas" obra estreinatu zen.
- Lehen
soinu-ekipoa estreinatu zuten Bilboko Olimpia Aretoan.
- Bertsolariya euskarazko
literatur aldizkaria sortu zen Errenterian. Bertso zaharrak eta
berriak, bertso kantatuak eta bertso-paperak biltzen zituen astero.
Urtebete iraun zuen.
- Karmeldarrek
Karmen'go Argia kultur eta erlijio aldizkaria sortu zuten
Zornotzan. Espainiako Gerra Zibilean argitaratzeari utzi egin
behar izan zioten.
- Joxemiel
Barandiaranek Bolinkoba Abadiñoko haitzuloa aurkitu zuen.
- Primo
de Riveraren diktaduran isilik egon ostean, Emakume Abertzale
Batza berragertu eta Bilbotik Euskal Herri osora hedatu zen.
"Jaun-goikoa eta Lagi-Zarra" eta euskara zituen helburu.
Irakaskuntza eta heziketa alorrean egindako lanaz gain, propaganda
eta gizarte-arazoak arintzen saiatu ziren. Karmele Errazti Saratxo
izan zen diktadura aurreko lehendakaria eta Teresa Arrue bere
ondorengoa.

- Espainiako
Bigarren Errepublika jaiotzearekin batera, autonomiaren aldeko
mugimendua berpiztu zen Hego Euskal Herrian. Ekainaren 14an Lizarrara
bildutako alkateek Hego Euskal Herriarentzat estatutua aldarrikatu
zuten, Eusko Ikaskuntzak idatziriko proiektua eskuetan. "Lizarrako
estatutua" deitu zitzaion onartutako agiriari.

- Ixaka
Lopez Mendizabalek "Martin Txilibitu" haurrentzako
liburua plazaratu zuen eta Fermin Iturriozek "Lutelesti"
ikastoletarako geografi liburua.

- Elebitasunari
buruzko sinposiuma antolatu zuten Donostian. 500 irakasle inguruk
esku hartu zuten. Europan elebitasunaren inguruan zeuden oinarriak
bertan aplikatzea erabaki zuten Sinposiumera bildutakoek. Euskal
Herriko autonomia gertu ikusten zelarik, euskara irakaskuntzan
sartzeko esperantza handia zegoen garai hartan.
- Hil
ziren:
- Jean Barbier Senpereko
erretore, idazle eta olerkaria. Plazaratu berria zuen "Légendes
du Pays Basque d'après la tradition" liburua.
- Gregorio Mujika
Euskal Esnalearen sortzaile eta euskal kulturaren sustatzailea.
1931, Azpeitia - Sei bertso errepublikano
1931ko hemeroteka

1931ko iragarkiak
Gure Mendea