kronologia
1929

- Augustin Anabitarteren
"Usauri" eleberriak eraman zuen Schuchardt saria.
- Balendin Enbeitak
Bizkaiko Bertsolari Txapelketa irabazi zuen Getxon.
- Sebero Altuberen
"Erderismos" obra argitaratu zen Euskaltzaindiaren Euskera aldizkarian.
Artikulu honen bidez, Herri-euskararen bideari garrantzia emanez, garbizalekeriari
kontra egin nahi izan zion garbizaletasun sakonago batetik abiatuta.
- Jean Barbier-ek
"Ichtorio michterio" narrazioa plazaratu zuen eta Orixek "Santa Kruz apaiza"
liburua.
- Alejandro Bilbao
kaputxinoak "Txomin arlote" haurrentzako ipuin laburra eta "Lili-txingar"
olerki-liburua argitaratu zituen.
- Pierre Eiheramendi
zuberotarrak "Méthode practique pour aprendre le Basque" euskara ikasteko
metodoa plazaratu zuen eta Pablo Zamarripa apaizak "Conjugaciones guipuzcoanas".
- Alejandro Olabarriak
"Martintxu Perugorria en día de romería" filmatu zuen.
- Lehen zine-kluba
eratu zen Gasteizen.
- Hil ziren:
–
Bitor Garitaonaindia antzerkigilea,
Argia aldizkariko zuzendari izandakoa.
– Manuel Martinez de Ubago arkitekto nafarra.
–
Ebaristo Bustintza Lasuen Kirikiño
idazle mañariarra.
Gure Mendea