kronologia
1927
- Euskaltzaleak
elkarte sortu berriak Lehen Euskera Eguna antolatu zuen Arrasaten eta Txistu
haurrentzako komiki-aldizkaria sortu zuen.
- Jose Migel
Barandiaranek Goi-Paleolitoko aztarnak aurkitu zituen Zestoako Aizarnako
Amalda haitzuloan.
- "Pernando Amezketarra.
Bere ateraldi ta gertaerak" argitaratu zuen Gregorio Mujikak.
- Jose Olaizola
konpositoreak Euskal Herriko Txistularien Elkartea sortu zuen. Eduardo
Gorosarri konpositorea hautatu zuten lehendakari. Alejandro Olazaran Lizarrako
musikariak, berriz, txistua ikasteko lehen metodoa idatzi zuen: "Método
de txistu y tamboril".
- Piarres Lafittek
"Egiazko argia" antzerki-obra idatzi zuen eta Pablo Zamarripa bizkaitarrak
"Gora begira" poesi lana.
- Gabriel España-k
"Donostiya" dokumentala errodatu zuen.
- Serafin Basterra
eskultore bilbotarra hil zen.
1927ko
iragarkiak
Gure Mendea