kronologia
1926
- Jean Barbier
idazleak "Piarres" nobela plazaratu zuen eta Anizeto Zugastik "Bareak" ipuina.
- Leon Leon idazle
lapurtarrak "Gure txokoan" antzerki-lana idatzi zuen eta Pablo Zamarripa bizkaitarrak
"Zaparradak eta".
- Resurreccion
Maria Azkue Real Academia Españolako kide hautatu zuten, euskararen
ordezkari gisa.
- Pierre Lhandek
"Dictionnaire Basque-Français" euskara-frantsesa hiztegia argitaratu
zuen.
- Paskual Bernardino
Biguria nafarrak Euskal herri-kantuen eta melodien bilduma den "Eliz kantak"
plazaratu zuen.

- Ernest Hemingway
idazle estatubatuarrak Iruñeko San Ferminetan oinarritutako "Eguzkia
ere altxatzen da" nobela idatzi zuen.

- Toribio Alzagak
Shakespeareren "Macbeth" obra itzuli zuen "Irritza" izenburupean.

- Jesus Guridi
konpositoreak "El Caserio" zartzuela aurkeztu zuen.
- Segundo Olaeta
konpositore bizkaitarrak Elai-Alai Euskal Herriko lehen dantza-talde koreografikoa
sortu zuen.
- Iruñeko
Elizbarrutiko Migel Intxaurrondok "La Iglesia y el euskera" lana plazaratu
zuen. Elizan herriari euskaraz egitearen garrantzia eta euskararen aldeko
apustua egin beharra aipatzen dira.

- Euskeraren
Adiskideak elkarteak Euskal Jaia antolatu zuen Auritzen.
- Jose Salis
pintorea hil zen Irunen.
Gure Mendea