kronologia
1924
- Jean Barbier
idazleak "Supazter chokoan" ipuin-bilduma plazaratu zuen eta Ramon Intzagarai
Elurmendi-k "Ipuyak, Elurmendi'k euskeratuak".
- Arte Modernoaren
Museoa sortu zen Bilbon.
- Fernando Amarika
pintoreak Gasteizko Arte eta Lanbide Eskolan aurkeztu zituen bere obrak.
- Baionako Euskal
Museoak Bulletin du Musée Basque Euskal Herriari buruzko ikerketa
eta dibulgazio aldizkaria sortu zuen.

- Alejandro Olabarria
zinegile bizkaitarrak "Un drama en Bilbao" film mutua aurkeztu zuen eta Aureliano
Gonzalez Gil de Espinar-ek "Edurne, modista bilbaina" film luzea. Maurice
Elvey-k, berriz, "Henry, King of Navarre" aurkeztu zuen.
- Eusko Ikaskuntzako
kongresuan Euskal Herriko autonomiaz jardun zuten.
- Pernando Amezketarraren
ehungarren urteburua zela eta, kultur ekitaldiak antolatu zituzten bere jaioterrian.
Joxe Egileor eta Gregorio Beorlegik, esate baterako, txotxongilo-saioa eskaini
zuten.
Gure Mendea