kronologia
1923

- Ixaka Lopez
Mendizabalek "Xabiertxo" haurrentzako liburua argitaratu zuen eta Polikarpo
Larrañagak "Amets larria" antzerki-lana.
- Toribio Alzagak
"Etxietan", "Zalaparta", "Amatxi", "Tan tarratan" eta "Zanpantzar" antzerki-obra
laburrak idatzi zituen.

- Euskal Museoa
sortu zen Baionan.

- EAJ La Voz
de Navarra egunkaria argitaratzen hasi zen.
- Primo de Riverak
estatu-kolpea eman eta diktadura ezarri baino bi egun lehenago, euskaldunak,
galiziarrak eta katalanak bildurik, "Galeuzca" fundatu zuten.
- Primo de Rivera
Espainiako diktadoreak, Alfonso erregearen aginduz, euskara ekintza ofizialetatik
eta erregistroetatik baztertu egin zuen.
- Madril eta
Gasteizko Euskara Katedrak bertan behera gelditu ziren.

- Hil ziren:
–
Blas Pradere eta Pedro Migel Urruzuno idazleak. Apaizak ziren biak. Lehenak
hainbat sari irabazi zituen lore-jokoetan ("Bergara'ko seme argidotarrak",
Bergara 1905; "Tolosako erriyaren izenak lenago eta orain", Tolosa
1912; "Aundigoia eta eta aginbideari zor zayoten begirunea", Hondarribia,
1914). Bigarrenaren kasuan, bere ipuin-bilduma dugu aipagarrien. Berau hil
eta urte batzuetara argitaratu zen. Hizkera aberatsa eta joskera txukunekoa,
esamolde eta lokuzioz hornitu zituen bere lanak, garai hartan puri-purian
zegoen garbizalekeria alde batera utzita eta neologismorik erabili gabe.
–
Luis Eleizalde euskaltzain, idazle eta hizkuntzalaria.
–
Pierre Loti idazle eta militar frantsesa, Hendaian.
Gure Mendea