kronologia
1922

- Nafarroako
Erreinuaren independentziaren alde borrokatu zirenen omenez monumentua eraiki
zuten Amaiur herrian.
- Resurreccion
Maria Azkueren "Cancionero Popular Vasco" bilketa-lan erraldoia argitaratu
zen Bartzelonan.
- "Osasuna, Merketza
ta Yanaritzaz" elikadura eta sukaldaritzari buruzko liburua idatzi zuen Julen
Azpeitik. Eusko-Argitaldariak plazaratu zuen Bilbon.

- Aita Donostiak
"Euskel Eres-Sorta - Cancionero Vasco". 400 abesti inguru biltzen dituen liburua
argitaratu zuen Madrilen.
- Argitaratu
ziren, gainera:
–
Paskual Bernardino Biguria nafarraren "Lore usaidun mamitzuak" gazteentzako
kontakizuna.
- Aita Donostiaren "Euskal Eres-Sorta - Cancionero Vasco", 400 abesti
inguru biltzen ditu.
–
Bitor Garitaonaindiaren "Euskal liburu sorta", "Ipuin laburrak umetxoentzat"
bilduma eta "Ongillearen sariya" antzerki-lana.
–
Jose Zabala Nabarriztarra-ren "Euzko lutestesti txikia", "Daneurtiztia"
eta "Zenbakiztiya".
–
Toribio Alzagaren "Eleizatxoko ardazlea" eta "Eserez ta festa" antzerki-lanak.
–
Patrizio Antonio Orkaiztegiren "Euskel-Dantzak" antzerki-lana.
–
Klaudio Sagarzazuren "Txinpartak" poema-bilduma.
–
Saturnino Soloeta hizkuntzalariaren "Ensayo de unificación de dialectos
vascos" liburua.
- Euskaltzaindiak
Euskal Eguna antolatu zuen Etxarri-Aranatzen.
- Argia astekariak
1923ko orriz orriko egutegia plazaratu zuen. Hauexek ziren, besteak beste,
egutegi honek lantzen zituen gaiak: "Nekazari-egutegia", "Maitasuna
ta emakumea", "Izkimiri ta asmakizun parregarriak", "Eguraldiaren
berri aurrez jakiteko bideak", "Sukalde ta etxeko jakintzak",
"Euskera ta beste izkuntzak"... Hamabost urtez argitaratu zen.
- Gernikan Euskal
Unibertsitatearen aldeko manifestazioa egin zuten.
- Christophe
Dufau musikalari eta idazle lapurtarra hil zen Baionan. Euskal melodiak argitaratu
zituen Jean Barbier-ekin batera. Bere azken konposizioa, "Gazte hiltzera doanaren
kantua" izan zen.
Gure Mendea