kronologia
1921
- Bi aldizkari
esanguratsu sortu ziren: Gure Herria Baionan eta Argia, Donostian.
Lehenak Edmond Blazy "Osaba amerikanoa" komediaren egilea zuen zuzendaria
eta Bigarren Mundu Gerra piztearekin batera isildu egin behar izan zuen bolada
batez. Bigarrenak, Bittor Garitaonaindia, Anbrosio Zatarain, Ander Arzelus,
Ramon Inzagarai, Jesus Karrera, Gregorio Muxika, Rikardo Leizaola eta Antonio
Lizarragak osatu zuen erredakzioa. Sasoirik onenean 10.000 irakurle izatera
heldu zen.
- Arantzazuko
frantziskotarrek Aranzazu aldizkaria sortu zuten.
- Jose Migel
Barandiaranek eta bere inguruan biltzen zen folklorearen ikertzaile-talde
batek Eusko-Folklore etnologiako urtekaria sortu zuen Gasteizen.

- Joan Garmendia
Kortadi Zeleta idazlearen "Itxutasun madarikatua" antzerki-lana, Gabriel
Manterola bizkaitarraren "Goi-Izpiak" poesi liburua, Pierre Lhanderen "Yolanda"
eta Jose Zabala Nabarriztarra-ren "Edesti Eguna" eta "Ume ikaslariyentzat"
liburuak argitaratu ziren.
- Polikarpo Larrañagak
"Mendiko Eguna" zartzuela sortu zuen.
- Toribio Alzagak
"Andre Joxepa Tronpeta" idatzi zuen.
- Georges Lacombe
hizkuntzalaria euskaltzain oso hautatu zuten.
Gure Mendea