Eusko Folklore
elkartea sortu zuen Jose Migel Barandiaranek.
Bernardino
Bienabe pintoreak "Carnestolendas" bere lan ospetsua ezagutarazi zuen Gipuzkoako
Gazteen Erakusketan.
Bitor Garitaonaindiak
"Aitona ta billoba. Bi atal'dun antzerkia" plazaratu zuen.
Toribio Alzagak
Pierre Lotiren "Ramuntcho" obra itzuli zuen.
Damaso Intza
(edo Migel Olasagarre) aita kaputxinoa eta Sebero Altube filologoa euskaltzain
oso izendatu zituzten.
Jesus Guridi
konpositorearen "Amaia" opera estreinatu zen Bilboko Albia Koliseoan, Bartzelonako
Orkestra Sinfonikoa eta Bilboko Elkarte Koralarekin, Juan Lamote de Grignonen
zuzendaritzapean.
Ixaka Lopez
Mendizabalek "Umearen laguna" haurrentzako liburua plazaratu zuen.
Sebero Altube
euskaltzainak "De sintaxis euskérica" liburua plazaratu zuen.
Zerbitzari-k
"Kantari Berria" idazkia argitaratu zuen Baionako Foltzer Baithan. Hamabost
bat olerki eta 30 orrialdez osaturiko liburua, xede garbiaz plazaratua, egileak
berak zioenez:
Bizi dadin
eskuara orai
eta gero, berma
gaiten ortara Eskualdunak
oro
Abertzale
batek izenpean "Bakoitzari beria" liburua argitaratu zen Irunen 1920ko
urtezahar egunean. «Euskaldun baserritar maixtarren alde» idatziriko lana
zen aitzin-solasak zioenez; abertzale honek aholkuak eman nahi zizkien baserrietako
maizterrei, berauek bizi zireneko etxearen edota lantzen zuten lur-eremuaren
jabe egiteko eman beharreko pausoak adieraziz.
Pio Baroja
idazleak "Divagaciones sobre la cultura" izenburupean hitzaldia eman zuen
Bilbon, Junta de Cultura Vascak gonbidatuta. Hitz hauexek esan zituen: «Yo
creo que este comienzo de cultura vasca hay que intentarlo a base del castellano,
no a base del vascuence. Esa tesis que ha sostenido don Julio de Urquijo,
afirmando la posibilidad de que el euskera sea lengua de civilización,
me parece una fantasía de filólogo, pero no una realidad. Hay
que aceptar el hecho consumado, y el hecho consumado es que nuestro idioma
de cultura es el castellano, que poco a poco deja de ser castellano para ser
español».
Asociación
de Artistas Vascos / Euskal Artisten Elkarteak Arte Vasco aldizkaria
sortu zuen.
Hil ziren: –
Txomin Agirre idazlea, "Garoa"
eta "Kresala" ohitura-nobelen egilea. –
Pierre Broussain hizkuntzalari hazpandarra, Eskualduna aldizkariko
kolaboratzailea eta euskaltzain osoa. –
Anjel Goikoetxea arkitekto nafarra. Berak utzitako lanik ezagunenetariko bat
Xabierko Basilika izan zen.