kronologia
1919

- Mauro eta Victor
Azkona anaiek Estudios Azkona zine-ekoizketarako estudioa sortu zuten.
- Damaso Intzaren
ekimenez, kaputxino talde batek Zeruko
Argia aldizkaria sortu zuen Iruñean.
- Lekarozko Ikastetxea
zabaldu zuten. Gura zuten haurrek musika eta euskarazko eskolak hartzen zituzten.
- Aita Zelestino
Kaparrosokoak "Euskal-Irakaspidea o sea gramática del euskera" euskara
ikasteko metodoa plazaratu zuen B. de Arrigarai ezizenez. Euskeltzale-Bazkunak,
berriz, "Método gradual para aprender euskera, segundo grado" eta metodo
honi zegokion ariketa-bilduma.
- Euskaltzaindiak
Euskera aldizkaria plazaratzeari ekin zion.
- Juan Bautista
Eguzkitza, Pierre Lhande eta Martin Landerretxe euskaltzain oso izendatu zituzten.
- Resurreccion
Maria Azkueren "Fonética Vasca" eta "Música popular Vasca" hitzaldietan
oinarrituriko liburuak argitaratu ziren.
- Federiko Ugalde
arkitektoak sute baten ondoren hondatutako Arriaga antzokia eraberritu zuen.
- Hil ziren:
–
Pedro Jose Elizegi Pello Errota
bertsolari asteasuarra.
–
Antonio Arruti idazle frantziskotarra.
–
Jose Ramon Astibia Etxegoien olerkaria.
–
Biktoriano Iraola, Donostiako lehen idazle-belaunaldiko partaidea eta Euskal-Esnalea,
Euskal-Erria, Baserritarra eta beste hainbat aldizkaritako kolaboratzailea.
–
Piarres Ibarrart Bettiri
idazle eta koblakari jatsuarra.
1919ko
hemeroteka
Gure Mendea