kronologia
1918
- Abertzaleen
kontrako hitzarmena Bizkaian. Bilbon, Indalecio Prieto sozialista, El Liberal
egunkariko lehendakaria hautatu zuten Madrilgo Gorteetarako diputatu.

- Euskal-Erria
kultur aldizkaria desagertu zen. Euskaraz eta gaztelaniaz, Euskal Herriko
bizitza, kultura, ohitura eta hizkuntzaren berri eman zuen 1880an Manterolaren
ekimenez sortu zenetik.
- Eusko Ikaskuntzaren
lehen Kongresuaren karira, Juan Telleria Arrizabalagak –"Cara al Sol" falangisten
ereserkien egileak– "Aizkorriko Dama" sinfonia estreinatu zuen.
- "Estado actual
de los Estudios relativos a la lengua vasca" Julio Urkijo Ibarrak Eusko Ikaskuntzako
batzarrean esandako hitzaldia argitaratu zuten Bilboko Elexpuru anaiek.
- Bizkaiko Diputazioak
lehen euskal literatur lehiaketa antolatu zuen.
- Ramon Intzagarai
Elurmendi idazleak "Kontxexi ta Petratxo" haurrentzako ipuina plazaratu
zuen.
- Toribio Alzagak
"Txibiribiri" antzerki-lana idatzi zuen.
- Baroncelli-ko
markesak "Ramuntcho" Pierre Lotiren nobelan oinarrituriko filma aurkeztu zuen.
- Manuel Lekuonak
"Métrica vasca" bertsolaritzaren ikerketa-lana plazaratu zuen.
- Hiru nafar
esanguratsu hil ziren:
–
Sabino Izeta pintore inpresionista.
–
Mariano Saturnino Mendigatxa euskaltzalea.
–
Estanislao Aranzadi Iruñeko Abokatuen Elkargoko dekano eta Asociación
Eúskara de Navarra-ko fundatzaileetakoa.

Gure Mendea