kronologia
1917
- Autonomiaren
aldeko mugimendu foruzalea indartu zen.
- Hego Euskal
Herriko nazionalistek arrakasta lortu zuten hauteskundeetan. Ramon Sota Aburto
Bizkaiko Diputazioko lehendakari hautatu zuten.
- Ramon Sota
Bizkaiko Diputazioko lehendakariaren ekimenez, Hermes garaiko kultur
aldizkaririk garrantzitsuena sortu zen.
- Bizkaiko talde
batek Liga Monárquica de Vizcaya sortu zuen euskal abertzaleei aurka
egiteko. Taldearen sustatzaileetariko bat Gregorio Balparda Bilboko alkatea
zen. 1918ko Oñatiko Eusko Ikaskuntzako kongresuan eta Bilboko udaletxean
txistuka hartu zuten Balparda, Bizkaiko alkateek foru-eskubideei buruz kaleratutako
idazkiaren kontra eginiko adierazpenengatik.

- Elias Gallastegiren
ekimenez, Juventud Vasca / Euzko Gaztedi erakundeak bere lehen kongresua burutu
zuen Gasteizen.
- Katalina Eleizegi
antzerkigilearen "Loretti" drama, Jose Elizondoren "Omena" eta Bitor Garitaonaindiaren
"Bi egintza'dun antzerkia" antzerki-lanak taularatu ziren.
- Luis Gonzales
de Etxabarrik "Ipuin aberkoyak" deituriko ipuin-bilduma idatzi zuen.
- Antonio Gezala
pintore bilbotarra Euskal Artisten Elkarteko zuzendari izendatu zuten.
- Isidro Gil
pintore eta arkeologo azkoitiarra hil zen Burgosen.
Gure Mendea