kronologia
1916

- Euzko Deya
aldizkari nazionalista plazaratu zen. Euzkeltzale Bazkunak argitaratu zuen
lehenik eta 1922tik 1923ra bitartean Euzko Gaztedija (Euzko Gaztedi) izan
zen argitaratzailea.
- Luis Arana
Goirik Euskeldun Batzokija berpiztu eta Bizkaitarra aldizkaria argitaratzeari
ekin zion berriro.
- EAJ alderdiak
estreinakoz ordezkaritza lortu zuen Madrilgo Gorteetako hauteskundeetan.
- Katalina Eleizegi
antzerkigileak "Garbiñe" drama idatzi zuen eta Toribio Alzagak "Oleskari
berriya" .
- Hil ziren:
– Klement
Andurain de Maitie Zibero idazlea, Verdungo batallan. Olerkiak, nobelak,
eta pastoralak izkiriatu zituen eta Eskualtzaleen Biltzarreko kide izan zen.
–
Julien Vinson frantziar euskaltzale eta bibliofiloa.
–
Florentzio Ansoleaga Elizondo arkitekto eta arkeologo nafarra. Telesforo Aranzadirekin
batera Aralarko dolmenei buruzko lana argitaratu zuen urtebete lehenago.
–
Balbino Garitaonaindia euskal kulturaren eta hizkuntzaren ikertzaile durangarra.
Hainbat eliz lan euskaratzeaz gain, erlijio-liburuak idatzi zituen: "Cristiñauaren
icasbidea laburtua Obispo jaunaren baimenagaz", 1901ean; "Catezismo laburra",
1904an; "Veni mecum edo erdu neugaz", 1908an.
Gure Mendea