kronologia
1915
- Abelino Barriolaren
"Zai dagoenaren indarra", Jose Elizondoren "Dollorra" eta Joan Inazio Urangaren
"Nere diruak" antzerki-lanak taularatu zituen Euskal Izkera ta Iztunde Ikastolak.
- Toribio Alzagak
"Bernaiño-ren larriyak" obra idatzi zuen.
- Hil ziren:
-
Luis Azkaraz konpositore bizkaitarra.
- Jean Hiriart-Urruti kazetari
eta euskaltzale hazpandarra. Lehen euskal kazetaritzat hartu zuen Piarres
Lafittek.
-
Jose Manuel Etxeita idazle mundakarra.
Mendearen lehen hamarkadan ipuinak, nobelak ("Josecho", "Jaioterri maitia"...),
komediak eta olerkiak idatzi zituen euskaraz.
Gure Mendea