kronologia
1914

- Arte Ederretako
Museoa sortu zuten Bilbon.
- Toribio Alzagak
"Axentxi eta Kontxexi" antzerki-obra idatzi zuen.
- Migel Muñoaren
ekimenez, Koruko Andre Mariaren Ikastetxea sortu zen Donostian eta haurtzaindegiko
zein lehen mailako irakaskuntza euskara hutsez ematen hasi ziren. Espiritu
honi jarraiki, euskal eskola gehiago sortu ziren, esate baterako: Tolosan
1922an, Errenteria-Oreretan 1928an eta Soraluze, Bergara, Iruñea eta
Lizarran 1932an.

- EAJk La
Tarde egunkari abertzalea sortu zuen Bilbon.
- Ignacio Ugarte
Bereziartu pintorea hil zen Donostian.
Gure Mendea