kronologia
1913

- Otsailaren
lehenean eta Engrazio Aranzadi Kizkitza-ren zuzendaritzapean, Euzkadi
egunkari elebiduna, EAJren organo ofiziala sortu zen Bilbon.
- Joan Manuel
Lertxundi erlijioso eskolapioak "Euskal-Iztiya" gramatika liburua idatzi zuen
eta Saturnino Soloetak "Le petit Basque: Cours elementaire de Grammaire Basque,
dialecte Labourdin".

- Ixaka Lopez
Mendizabalek "Zenbakiztia" haurrentzako liburua plazaratu zuen.
- Decrept eta
Cholin-en "Amatxi" euskal opera estreinatu zen.
- Louis Feuilladek
"Un drame au Pays Basque" filmatu zuen. Obra honetarako egin zuen Pierre Etxepare
aktoreak bere lehen zine-lana.
- Raimundo
Sarriegi konpositore donostiarra hil zen.
Gure Mendea