kronologia
1912
- R.M. Azkueren
"Urlo" eta "Giazabalgo eiztariak" komediak eta "Ortzuri" opera dramatikoa,
Juan Abelino Barriolaren "Lagun txar bat" drama, Jose Elizondoren "Txomin
Arrayo" _antzerki-lana eta Alfonso Maria Zabalaren "Jauregierrotako astoa"
bakarrizketa eman ziren argitara.
- Joan Manuel
Lertxundik "Oyalde-basoko Maitagarriya" haurrentzako liburua idatzi zuen.
- Saturnino Soloeta
hizkuntzalariak "Curso primero del idioma vasco" metodoa argitaratu zuen.
- Jaungoikozale
aldizkariaren lehen zenbakia plazaratu zen Zornotzan.
- 44 haur eta
bi heldu hil ziren itota eta zapalduta, Bilboko Teatro-Circo del Ensanche
aretoan, "Quién robó el millón" film mutua ikusten ari
zirela, norbaitek sua zegoela oihukatu eta umeak irteeraren bila korrika hasi
zirenean. Surik ez zen, baina.
Gure Mendea