kronologia
1911
- Garaiko artistek,
instituzioetatik laguntzarik jasotzen ez zutela eta, "Asociación de
Artistas Vascos / Euskal Artisten Elkartea" sortu zuten. Erakusketak antolatuz
artista berrien obrak ezagutaraztea zuten xedea. Gaur ospetsu diren hainbat
artista erakusketa kolektibo horietan agertu ziren lehen aldiz. Esate baterako,
Arrue anaiak, Aurelio Arteta, Anjel Cabanas, Francisco Iturrino, Gustavo Maeztu,
Francisco Durrio eskultorea, Pedro Guimon arkitektoa eta Felix Aguero marrazkilaria.
Elkartea 1937an desagertu zen.

- Txomin Agirre,
Gregorio Mujika eta Karmelo Etxegarairen ekimenez, Euskalerriaren Alde
kultur aldizkaria plazaratu zuen Gipuzkoako Aldundiak. Izenburuak besterik
iradokitzen badu ere, goitik behera gaztelaniaz idatziriko argitalpena genuen.
1931n desagertu zen.
- EAJk Napartarra
egunkaria sortu zuen. 1919ra arte iraun zuen.
- Euzko Langilleen
Alkartasuna (ELA) Hego Euskal Herriko sindikatu abertzalea sortu zen Solidaridad
de Obreros Vascos izenez. Sindikatu kristauaren bultzatzaile nagusia Polikarpo
Larrañaga apaiza izan zen.
- Emeterio Arresek
"Zara" eta "Sentierak" operak idatzi zituen eta Jose Eizagirre tolosarrak
"Basotarrak" opera.
- Juan Abelino
Barriolak "Zulo Madarikatuak" komedia plazaratu zuen.

- Pierre Lhandek
"Mirentchu" idatzi zuen eta Alfonso Maria Zabalak "Apari merke" komedia.
- Charles
Beccas idazle eta erlijioso lapurtarra hil zen Bidarten.
Gure Mendea