kronologia
1910
- Jose Manuel
Etxeita idazle mundakarrak "Jaioterri maitia" eleberria idatzi zuen.
- Engrazio Aranzadi
Kizkitzak "La patria de los vascos" liburua plazaratu zuen. Urte batzuk
lehentxeago Bizkaitarra aldizkarian idatzitako "La invasión
maqueta en Guipúzcoa" artikuluak egin zuen ospetsu.
- Sabino Aranaren
"Deun Ixendegi Euzkotarra", euskal izenen zerrenda eman zuen argitara Luis
Eleizaldek.
- Cadena y Eleta
Gasteizko apezpikuak debekatu egin zuen
haurrei euskal izenak ipintzea.
- El Pueblo
Vasco egunkari erregezalea sortu zen Bilbon.
- Jose Artolaren
"Mendi Mendiyan" obra lirikoa musikatu zuen Usandizagak.
- Joan Manuel
Lertxundi erlijioso eskolapioak "Polli ta Pello bi euskaldun bikain da zintzoen
kondaira" haurrentzako liburua argitaratu zuen.
- Joan Inazio
Urangak "Mari Mikela" antzerki-lana idatzi zuen.
- Euskal-Esnalea
bazkunak "Esku-Egundiya" orriz orriko egutegia plazaratu zuen, Gregorio Mujika,
Jose Manuel Etxeita, Txomin Agirre, Petra Belaustegi, Ramon Izagarai, Arturo
Campion, Telesforo Aranzadi eta beste askoren idatziz osatua.
- Gregorio Mujikak
Euskal-Esnalea elkarteko saria jaso zuen "Loreak eta ogia" ipuinari esker.
- Meatzariek
greba orokorrera deitu zuten Bizkaian. Laneguna zortzi ordura murriztea eskatzen
zuten.
- Frantzisko
Lopez pintore donostiarra eta Pedro Mari
Otaño bertsolari eta poeta, bertsolari eskolatuen aitzindaria,
zendu ziren. Azken hau, Argentinan.
Gure Mendea