kronologia
1909
- Felipe
Arrese Beitia idazle bizkaitarra zendu zen. Bere "Asti-Orduetako bertsozko
lanak" poesi liburua omenaldi postumo gisa argitaratu zuten.
- Biktoriano
Iraolak "Ishkiña Mutrikun" bakarrizketa idatzi zuen eta Jose Elizondok
"Amets gozuak" antzerki-lana. Jose Manuel Etxeitak, berriz, "Josecho"
bere lehen nobela argitaratu zuen.

- Bernardo Gabiola
konpositore bizkaitarrak "Errondarijak" bandetan jotzeko obra sortu zuen.
- Buenaventura
Zapirain konpositore bizkaitarrak "Anboto" opera estreinatu zuen Bilbon.
- Rikardo Bastida
arkitektoak Bilboko Alondegia eraiki zuen.
- Etienne Decrept
eta Cholin-en "Maitena" pastoral lirikoa taularatu zen.
- Bizente Berrueta
pintore irundarra eta Juan Iturralde Suit historialari, idazle eta margolari
nafarra hil ziren.

-
Gure Mendea