kronologia
1908
- Pablo
Sarasate konpositore nafarra hil zen Miarritzen.
- Joan Inazio
Urangak "Amets bat dirudi" bakarrizketa idatzi zuen eta Jose Manuel Etxeitak
"Mari-Jesus ta Iru artzañak" ipuina.
- Juan Abelino
Barriolak sortutako "Meza berriya" antzerki-obra saritu zuten Eibarko Euskara
Egunean.

- Toribio Alzagak
"Ramuntxo" opera idatzi zuen Pierre Lotiren nobelan oinarrituta.
- Euskal-Esnalea
elkarteak izen bereko argitalpena sortu zuen Tolosan. Euskal-Esnalea aldizkariak,
hastapenak makalak izan bazituen ere —urtebeteko etenaldia egin behar izan
zuen— , 1911n indarberrituta eta euskara hutsez plazaratu zen, Euskalerriaren
Alde gaztelaniazko kultur aldizkariaren babesean. Euskal-Esnalea
Gregorio Mujika sortzailearen heriotzarekin batera itzali zen.
Gure Mendea