kronologia
1905
- Klement Andurain
de Maitie Zibero idazleak "Zibero'ko Üskaldunak Ibañetan"
pastoral trajikoa argitaratu zuen Baionan. Atharratze-Sorholüzen
jokatu zen.
- Eibarko Bonifacio
Etxeberria arma-lantegian Izarra pistola automatikoa sortu zuten. Star
izenez patentatu zuten.

- Hiru urte lehenago
isildutako Euzkadi aldizkaria plazaratu zen berriro. Sabino
Aranak fundatutako aldizkari hau Luis Eleizaldek zuzendu zuen bigarren aldi
honetan eta Anjel Zabala, Engrazio Aranzadi eta Ebaristo Bustintza Kirikiño-k
osatu zuten erredakzio-taldea. 1915era arte iraun zuen.
- Kleto Zabalak
"Euzko Abendaren Ereserkija" himnoa sortu zuen Sabino Aranaren letretatik
abiatuta. EAJk antolatutako jaialdi eta bileren amaieran abesten zuten hau,
"Euskadiko ereserki ofizialtzat" onartu zuen Gasteizko Legebiltzarrak 1983an.
- Lehen zine-aretoa
zabaldu zuten Bilbon.
Gure Mendea