kronologia
1904
- Goi-Paleolitoko
Aurignac aldiko aztarnategia aurkitu zuten Karrantzako Laperra haitzuloan.
Euskal Herriko lehen aurkikuntza paleolitikotzat joa, 1950era bitartean iraun
zuen beronen ikerketak.
- Pedro Mari
Otañok "Alkar" poesi bilduma argitaratu zuen. Herri-minak, abertzaletasuna
eta euskaltzaletasunak eragindako bertso ederrak biltzen dira bertan.

- C. Nuñez
Arizmendi Fraisoroko irakasleak Baserritarra aldizkaria sortu zuen.
Euskara hutsean plazaratzen zen.
- Errege Agiri
batek baimendu egin zuen telegrama eta telefonemak hizkuntza eta «dialekto
erregionaletan» bidaltzea. Arana diputatu bizkaitarrak bidali zuen lehen telegrama
euskaraz, Madrilgo Kongresutik: «Santiago Irala. Ondarroa. Aitorren izkuntz
ederrean nere lagun eta erritarrai biotz barrengo oroipenak. Teodoro Arana».
- Lege
honek, hala ere, debekatu egin zuen gaztelania ez beste ezer Morse sistema
erabiltzen ez zuten burdinbideetan eta komunikazio eta posta ofizialetan.
Gure Mendea