1937
Paris
"Gernikako Garaitza"
Gernikako Garaitza poema eman du argitara Paul Eluard-ek "Cahier d'art" aldizkarian bonbardaketaren berri izan eta gutxira. Georges Auriac-en partiturak erantsi dizkio, norbaitek kantu triste bat egin nahi balu.
I
Etxolen
Meatzen
eta soroen
Mundu
ederra
II
Aurpegi
surtarako on aurpegi hotzerako on
Errefusarako
gauerako irainetarako kolpetarako
III
Aurpegi
orotarako on
Hutsa
dago zuei so
Etsenplu
izanen da zuen heriotza
IV
Heriotz bihotz ikara
V
Ordainarazi
dizuete ogia
Lurra
ura ortzea eta loa
Eta zuen
bizitzarena
Miseria
VI
Adimen
ona omen zuten desio
Zekenak
ziren indartsuekin epaituak ziren eroak
Sos bat
bitan zatituz eskekoentzako limosna
Hilotzak
ziren gurtuak
Gizalegetan
urtuak
VII
Ekiten exajeratzen dute gure mundukoak ez dira
VIII
Emazte
haurrak altxor beraren jabe
Bedatseko
hostro berde eta esne garbia
Eta iraupena
Beren
begi garbiena
IX
Emazte
haurrek altxor bera
Begietan
Gizonek
ahal bezala defendatzen dutena
X
Emazte
haurrek larrosa gorri bana
Begietan
Beren
odolaren ikur
XI
Bizi
eta hiltzearen beldur eta ausardia
Heriotz
hain zail eta erraza
XII
Gizon
horientzako altxor kantatua
Gizon
horientzako altxor lapurtua
XIII
Egiazko
gizonak desesperantzak
Berpiztutako
suzko esperantzadunak
Zabal
dezagun elkarrekin etorkizunaren azken kimua
XIV
Pariak
heriotza lur eta sarrakioa
Gure
etsaiena dute kolorea
Gure
gauarena kolore monotonoa
Gurea
izanen da arrazoia
(Itzulpena: Mikel Antza)
