1923 Muxika


Kepa Enbaita Urretxindorra.

Urretxindorra

Aitarengandik jaso ditu Kepa Enbeitak inguruetan ezagun egin duten zaletasun biak. Lehena beharra eta ogibide du, bigarrena barru barrutik, bihotzetik eztarrira nahiezta ere ateratzen zaion harra. Biek eman diote izena Areatza-Muxikatik kanpo. Somorrostro gorrian, mea garraioan erabiltzen dira Enbeitatarren otzarak. Argentinan, Euskal Etxeen bitartez heldu da Leopoldo Lugones poeta handiarengana Urretxindorraren kantuaren sona.

Saludo al bardo libre Pedro de Enbeita el vasco
En la raza que él canta bajo el frontal peñasco
Con que el cielo apuntala su Pirineo agreste
Grave, arduo, inconquistable, claro, audaz, fiel, celeste...

Ez da Lugonesen agurra ozeanoaz bestaldetik heldu zaion haize bakarra. Garai bateko Enbeita osasuntsua ahul da. Ibon anaia Ameriketatik itzuli eta haren gabana jantzi zuenetik dago eri, hala dago sinestuta bera. Baporean gaixo asko ei zetorren, eta longain horrek gaitza berarekin ekarri... Harrezkero, egonaldi luzeak egin behar izan ditu ohean, luzeagoak medikuaren aginduz Arabako Errioxan, Biasterin.

Lo saludo en la fuerza coordinada del buey
Lo saludo en el áspero hierro de buena ley
Que el mozo de Guipúzcoa forja y tira en la barra
Y el porfiado brío del mulo de Navarra.
En la cantante hidráulica que acompasa el rodezno
Y en el tenaz aguante del pértigo de fresno.

Egundo Bizkaiak izan duen bertsolaririk handienak, jeltzaleen mitinetan ezinbesteko kantu izan denak oso bakandu ditu jende aurreko ekitaldiak. Orain urtebete, omenaldi beroa eskaini zitzaion Eibarko Astelena frontoian. Pelotariak, dantzariak, musika bandak, herri bazkaria, bertsolarien txapelketa azkena eta mitina. Ahotsa makalik, bere anaia Imanolek kantatu behar izan izan zituen Urretxindorraren esker oneko bertsoak, hain zegoen ahul.

Lo saludo en el orbe de Sebastián Elcano
Y en el blasón antiguo que juntó, soberano
c omo las dos del nuestro, las tres manos de Arriaga.

Gauzak ez dihoazkio gura bezain ondo. Gaixo, etxea bete ume, mea jabeek bere joera politikoa ezagututa otzaren erosketan ezarri dioten boikotak Kirikiñoren errukia piztu du, eta horrelakoetan egin ohi den legez, laguntza zerrenda bat ireki da Enbeitaren alde Euzkadi egunkarian.

Lo saludo en la fama de Iparragirre el Grande,
Que un día, ennoblecido de Pirineo y de Ande.

Halatsu jokatu dute Argentinako euskal-dunek ere. Buenos Airesko "Laurak Bat" elkarteak batutako diruarekin erosi ahal izan zaio Usparitxako baserria. Habia berea izana-gatik, Urretxindorraren kantua ez da baina lehen zena ostera ere izango.

Lo saludo en la Patria que toda gloria explica.
Lo saludo en el vástago del Arbol de Guernica.
Lo saludo en el Fuero de la honra y la equidad.
Pedro de Enbeita el vasco, ¡viva la Libertad!

Gure Mendea