1999ko
hemeroteka
Carlos Zabala: «Euskal Herrian ez dago zine industria sortzeko borondaterik»
"Sí quiero" erdara hutsez egin duzue. "Maité"-n, aldiz, euskara eta gaztelera erabili zenituzten. Zergatik ez duzu bide horretatik jarraitu?
"Maité"-n arrazoizkoa zen bi hizkuntzak erabiltzea. Errealismoz islatu nahi genuen bi euskaldunek Kubara egindako bidaia. Horregatik, euskaraz egiten zuten haien artean eta erdarara jotzen zuten kubatarrekin aritzeko. Dena dela, hizketaldien %15 besterik ez zen euskaraz.
"Sí quiero"-n ezin genuen formula bera erabili: euskaraz ala erdaraz egin behar genuen osorik. Eta ia diru guztia Espainian jarri dutenez, erdara hutsean egin behar izan dugu. Espainiako merkatuan bizirauteko egindako filmea da. Euskal filmea al da? Alde batetik bai, guk egin dugulako; baina bestetik, Espainiako kapitala du. Arazoa da Euskal Herrian ez dugula zine industriarik. Profesional asko dago, baina zine industria sortzeko borondate politikorik ez.
Zergatik diozu ez dagoela borondate politikorik?
Ez da niri egin beharreko galdera. Eusko Jaurlaritzak 100 bat milioi bideratzen ditu zinegintzarako urtean, eta diru kopuru horrekin bi ekoizpen egin daitezke, erdipurdi gainera. (...) Ez dute inongo interesik.
Ander Usabiaga, Irutxulo, 1999-07-30