1992ko hemeroteka

Jose Maria Satrustegi: «Alli da euskara bere jatorrizko eremura eraman dezakeen bakarra, hots, kulturaren eremura»

Nola ikusten duzu euskararen egoera Nafarroan? Foru Hobeagotzeko Legeak euskararen aurkako etnozidioa legeztatzen zuela esan zenuen.

Oraindik ere halaxe pentsatzen dut. Gure hizkutnza erreserbako animalia bat bezala tratatzen du. Goizuetako bat, adibidez, Nafarroako Ospitalera etortzen bada, Erreserbatik kanpo dago jada. Ez du eskubiderik.

Foru Hobeagotzeko Legearen 8. artikuluak eta "Vascuence"aren Legeak lagundu al dute euskararen krisiari erantzun egokia ematen?

Hizkuntza babestu eta etorkizunean irauteko ez, behintzat. Aitzitik, "Vascuence"aren Legeak ehorzlearen baimenarekin bizirik irautea da. Aurrerapusuak eman dira, baina ez legeari esker, hainbaten ahalegin pertsonalari esker baizik.

Zure ustez, egungo errealitateari erantzungo lioke lurralde osoan elebitasun bateratua ezartzeak?

Hori litzateke logikoena, beste autonomi elkarteetan egin dena, alegia. Gu, ordea, salbuespena gara.

Politizazioaren eragin kaltegarria dela eta, nork atera du onik egoera horretatik? Norena da erantzukizuna?

Politikoek bakarrik jasotzen dute irabazirik politikatik. Herriak ez du onik atera euskararen gaineko politikatik. Eta euskara alderdiren baten adierazgarri gisa ezagutu izanak kaltea besterik ez dio ekarri.

Nork erakutsi du euskararen aldeko errespetu handiagoa, PSOEk udaletxean edo UPNk gobernuan?

Pertsonen artean, Juan Cruz Allik bere alderdiaren moldeak apurtu egin ditu. Nere ustez bera da Nafarroan euskara despolitizatu eta kulturaren mundura eraman dezakeen bakarra. Hori egiten badu, nahikoa arrakastatsua izango da bere aginte-garaia.

Navarra Hoy, 92-II-2

Gure Mendea