1991ko hemeroteka

Jean Louis Maitia: «Komenioa nahiko motel gelditu da»

Zertan da gaur egungo Seaskaren egoera?

1989ko udaberrian nolabaiteko laguntza erdietsi zuen Seaskak herri hautetsi batzuengandik, normaliza zedin pixka bat bederen ikastolaren egoera administrazioari begira. Beraz, orduko hartatik bi gauza nabarmendu dira: bata, Ministeritzarekin sinatu zen komenioa nahiko motel gelditu dela eta bigarrenik ordutik hona bi azken urte hauetan, hartzen baldin badugu bakarrik ama ikastola eta lehen maila, haur kopurua %20 emendatu da.

Zeintzuk dira zuen eskakizunak?

Azken bi urte hauetan haur kopurua %20ez emendatu denez, Gobernuak orain arte bere gain hartzen duen irakasle kopurua gehitu egin behar luke. Komenioaren hobetzea eta zabaltzea eskatzen dugu, erran nahi baita bigarren mailak ezagupen ofiziala behar lukeela. Alabaina hor ere ikasle kopurua gora doa eta ari gara ziklo osoaren bukatzen, heldu den urtean lehen aldiz Seaskako ikasleek batxilergoa aurkeztuko dute.

Egunkaria, 91-VI-12

Gure Mendea