1991ko hemeroteka

Fernando Buesa: ĞIkastolen pribilegioak laster amaituko dirağ

Zer gertatzen zaizu ikastolekin?

Nik ez daukat ezer ikastolekin, ez dakit haiek nerekin zer edukiko duten. Ikastolen panorama behin betiko argitu beharra daukagu. Ikastolen mundua sakonki errespetatzen dut, euskararen eta euskarazko irakaskuntza berreskuratzeko lan handia egin zutelako frankismoan eta trantsizio demokratikoaren urteetan. Gaur pribilegiorik justifikatzen ez duen panorama bati egin behar diote aurre. Esfortzu historiko hori kontuan hartuta, nahi badute ikastetxe publiko eta nahi badute ikastola pribatu bihurtzeko ahalmena uzten diegun markoa dago diseinatuta. Erabakitzeko aski dira.

Orain, ikastolek ezin diote euskarazko irakaskuntzaren monopolioari eutsi, sistema publiko osoak eta neurri batean pribatuak hizkuntz eredu desberdinen aukerak eskaintzen dituzte eta. Bestalde, beren proiektu pedagogikoak ez dauka sistemak bere barrua ez daukan berezitasunik tratu ekonomikoan bereziak izatea justifikatzen duenik.

Azkenik, 1988ko Eusko Legebiltzarrak konfluentzi lege bat onartu zuen eta dagoenekoz luzeegia izan dela trantsizio aro hori ahalik eta lasterren amaitu behar dela. Ezin dugu jarraitu beren buruari ikastola deitu eta pribilegioak gozatzen dituzten eskolekin. Pribilegioak beti dira gorrotagarriak eta administrazioak denak justiziaz tratatu behar ditu.

Egunkaria, 91-XII-22

Gure Mendea